viernes, 4 de octubre de 2013

1º Unitate Didaktikoa: Jolas Kooperatiboa



Lehengo astean unitate honi hasiera eman genion. Lehenengo eta behin zuek bilatutako jolasak praktikan jarri behar genituen baina hainbat talde lan hori ez didazue entregatu. Beste batzuek ez duzue ondo begiratu jolas koperatiboa zer den eta emandako jolasak ez ziren oso egokiak, hala ere jolas batzuk egin ditugu nire proposamenarekin batera.
Orain jolas koopetatiboen klabe batzuk uzten dizkizuet ea hobeto ulertzen duzue:
            1.     Jolasa helburu komun bat lortzeko balio du.
            2.    Helburua denon artean lortzen da, horrek esan nahi du denok parte hartu 
                behar dugula lortzeko eta guztion iritzia, laguntza... beharrezkoa dela.
            3.    Ez daude irabazleak edo galtzaileak, denok irabazten dugu (helburua lortzen     
                badugu) edo denak galtzen dugu (ez badugu lortzen).
Gauza gehiago esatea daukagu honi buruz baina ez dizuzuet aspertuko eta orain egindako desafioen bideo batzuekin uzten dizuet: orain datorren astean egingo dugun jolasarekin uzten dizuet.
Hasteko laba ibaia pasa behar zenuten. Gogoratu lurra ezin zela ikutu eta batek ikutuz gero denak erortzen zinela. Bi bideo daude:



          
                            Zer gertatu da? Esango didazue ezberdintasunak?




Bigarren desafioa: Soka sorginduta, gogoratu zenbait ekintza egin behar zenituen soka eskuekin ikutu gabe, oso ondo lortu zenuten.



Hirugarrena horma pasatzea bidea jarraitu ahal izateko, horma bota gabe noski.



Laugarrena: banku batetik bestera pasa behar, lurra ikutu gabe eta hasierako lekua mantenduz, beti bezala bat erortzen bazen guztiak erortzen zineten.



Bostgarrena: Pirainaz jositako ibai bat pasa behar duzue eta bakoitzak ladrilo bana dauka, zorionez beste pare bat aurkitu ditugu, nola egingo dugu denak pasazeko?
Ikusiko duzuenez bi talde daude, ze ezberdintasunak ikusten dituzue?



Unitatea bukatzeko azken bolada honetan modan jarri den jolas kooperatibo bat egiten saiatuko gara. Jolasa Kin ball deitzen da eta konpetizioa egon arren taldekideen arteko kooperazioa oso handia da. Uzten dizuet bideo bat eta zenbait loturak jolas honi buruzko informazioarekin. Sentitzen dut baina erderaz dago, informazio gutxi dagoelako euskeraz eginda. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario